XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onek ez du esan nai GWALARNek egindako guzia ordurartekoak baño obea ta iraunkorragoa danik.

Etekintsua bai ordea.

Idazle gazteak sortu ditu Abeozen J Kerrien Y Drezen R Hemon J Rivu Gw Tremor eta abar.

Soro guztiak landu dituzte: irakurgai, olerti, elerti, irizketa ta gañerakoak.

Ta ez da izan txikinetakoa, atzerritar elertitatik bretoierara itzuli duten erti lana.

Shakespeare ta Eskiloren lan bat edo beste bretoieratuta daude.

Orobat Chaucer Blake Shelley ta Hawthornerenak.

Elerti berritatik, plamenko, ungariar ta katalandarretatik zerbait artu dute.

Ontaz gañera antziñako kelta ta galestar ipuiak oraingo eran antolatu ta bretoieraz errez ta txukun jarriak dituzte.

Guzira, GWALARNek liburu sail polita, errenkada luze, pilla ederra bildu du.

Asieran iru ilabetez bein argitaratzen zana orain illerokoa egin zaigu.

Len ez zegon aukera dago gaur bretoieraz irakurri nai dunarentzat.

Gaztediari, bretoia ondo ikasteko gogoa barru-barruan sartu zaio ta onetarako liburu onak bear.

Auen artean onurakorrena bretoi-pantzeraz iztegia.

Au ere GWALARNek osatu du, itz zar guziak ta erabiltzen asiak diran berriak bilduaz.

Gero etorri dira: izti, gramatika, irakurtzen erakusteko ta beste ikastola liburutxoak.

Sail oni Ar Skol Vrezonek (ikastola bretoieraz) deritzaiote.

Gai ontan zer egin gaitza zegola laister ikusi zuten bretoizaleak ta aurrak, umetxoak, irabazi bear zituztela.

Nola? Egin ditzagun idaztitxo txukun ta politak, esan zuten: ipui ta kontuak, edergarriz beteak, apañak begiragarriak, prantzez ikastoletan dabiltzan ez bestelakoak, onela sortuak dira: Prinseztg an Dour (Ur'etako Prinzesatxoa) olandes ertilari baten lan bikaña.

Arrapaska saldu dute liburutxo au ta erri guzitan zabaldua dago.

Bigarren aldiz argitaratu bearrean arkitu dira.

Beste antzeko lantxo batek, Per ar C honik (Peru untxia) ipui polita au onek, arrera berdiña izan du gaztetxoen artean.

GWALARNeko gizonek argi ikusi dute ajola ta garrantzi aundienetako gauza aurtxo ta umeetan bretoiera zabaltzea dutela, ta ontara zuzentzera dijoaz, aurrerantzean beren kemen ta indar guziak.

ETORKIZUNA

GWALARNen garaipena ezin diteke ukatu.

Orain arteraño egindako lanik, besterik ez balu burutuko ere, Bretaña'ko jakintzari oñarri sendo-sendoa jarri diotela esan dezakete.

Bañan egin bear gaitza dute aurrean oraindik, ta ez dira geldituko Bretaña ezjakiñaren zulo illunetik atera arte.

Bretoizale adiskideen indarrean ta laguntzan dute ipiñia itxaropena.

GWALARN illero argitaratzen da bretoiera utzez idatzia.

Len esan bezela, elburu nagusia, bretoi-erria bretoieraz ezitzea dute.

Bretoitarrai bretoieraz.

Egunetik egunera izkera txukundu ta aberasten dijoaz.